Euskal Herri osoan ikur ezinbestekoa da txapela. Euskalduna edo pilotalekua non, txapela han. Onenari dagokion saria da txapela, irabazleari dagokion aitortza. Edonola ere, kalitatezko oparia, garaikurra edo oroigarria duzu txapela.
Aukera-aukeran neurri horiek behar ditu saritzat emateko den txapelak, txapeldunarenak, baina edozein txapela da brodatzeko modukoa.
Txapelaren ertzetik brodatura ez du 2,5 cm baino gehiago behar eta horretantxe dago zailtasuna.
Hizki garbiak erabiliz, zabalak eta urrutixeagotik ere ongi irakurtzeko modukoak
Ondo zentratu behar da brodatua
Txapelak beti behar du txortena, nahiz eta txapelaren marrazkiaren edo logoaren gainean jarri beharra izan. Txortenik ez badu ez da txapela.
Kalitateko produktua izango bada, halako akabera behar du. Barrualdea forratzearekin beti emango diogu kalitateko txapelak behar duen azken ukitua.
Sorabillako Joxemari Iturzaeta batzordeak utzitako argazkia, mila esker
Honek ematen digu
buruan epela
sentiarazten gaitu
txapeldun bezela
badakigu ikur hau
berezia dela
egin opari polit
eder eta itzela
nahi duzun horri jarri
KEINUko txapela
Eskerrik beroenak Ion Beloki Bertsolari Andoaindarrari ere, bertsoagatik eta argazkiagatik